2008-10-30

Haurren eplotazioaren irudiak 3º munduko lanei buruz

Enpresa handi askok beraien lantegiak 3. munduko herrialdeetan kokatzen dituzte, eskulan merkea dagoelako. Hori dela eta etekin ekonomiko handiak ateratzen dituzte, haur zein nagusi esplotatuz eta batez ere umeen eskubideak zapalduz. Hango familiak lan egitera derrigortuak daudenez, hortan baliatzen dira enpresa hauek.

Herrialde horretako zenbait erakunde daude umeei laguntzen oinarrizko hezkuntza bat izatera.Baina oso ume gutxi ausartzen dira eskolara joaten, derrigortuak daudelako egunero 12 ordu lan egitera haien etxeetan jateko zeozer eduki ahal izateko.Gainera "intervidas" erakundeak Bangladesh-ko umeei 4 klase ordu egunero eskaintzen die astelenehetik ostiralera. Baina hango ume asko ez dira joaten lantegiko nagusiek eta haien gurasoek debekatzen dietelako.Eta bertan erakundeek ume horiek eskolara joanez etorkizun hobeago bat izango dutela diote umeei, nagusie edota familiei.
Azkenik esatekoa da umeek kalte fisikoak jasaten dituztela, egunero 12 ordu jarraian egoteagatik gelditu gabe. Honene eraginez umeek kalte psikologikoak ere izaten dituzte eta azken fineak kalterik gogor eta iraunkorrenak hauek dira. Kontatutako guztiaren erruduna nor izango da?
Ba ziur aski berri hau irakurtzen ari garen gehienok izango dugu errua. Baina erru gehiena politikariena dela esan behar da haiek kudeatzen baitituzte herriladeen eta herritarren ondasunak.