New Yorkeko hirian, Nazio Batuen Erakundearen gailur bat amaitu berri da, haurtzaroak munduan izan duen eraginarekin. Aurrekoa 1990ean egin zen eta helburuetariko askok bete barik jarraitzen dute. Hamar urte barru, berdina esan beharko al dugu 2002ko gailurreko helburuek bete gabe jarraitzen dutelako? Gailur horretatik munduko umeen lan esplotazioaren inguruko zenbait datu azpimarratuko dugu hemen. Munduan 2.100 milioi haurretatik, 600 milioi haur eta gazte pobrezian bizi dira. Garapen bidean dauden herrialdeetan milioika haurrek hilabeteko dolar batekin bizirauten du. Garatutako nazioetan, sei haurretatik bat pobrezian bizi da. Hego Amerikan, adibidez, 30 milioi ume eta gaztek egiten dute lan. Europa ez da libratzen: Italian, 400.000 haur (%10) ari dira eraikuntzan; Portugalen, milioika umek jantzigintzan eta zapatagintzan egiten dute lan; Espainiako Estatuan, 200.000 umek hiru ordutik gora egiten dute lan egunero. Horri guztiari umeek jasaten duten sexu eta familia esplotazioa gehitzen badiogu, panorama izugarria da benetan. Irtenbideak aurkitu ahal izateko, sistema ekonomiko bidezkoago, solidarioago eta berdintzaileago bat sortzea ezinbestekoa da,sistema kapitalistak ez baitu balio.
Los estanques - Efeméride
Hace 6 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario